Bideo baten bidez STEAM lanbideak ikusarazteko modu original bat bururatzen zaizu?
Euskadiko LHko ikastetxeek NeskUP! lehiaketaren deialdia egin dute Tik Tok programan.
Bidali zure proposamena, banaka edo taldean, maiatzaren 7a baino lehen, eta irabazi tablet bat.
IKASLAN Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta HETEL Abantean Lanbide Heziketako ikastetxeen sareak DBH, Batxilergoa edo LH egiten ari diren eta Euskadiko ikastetxeren batean matrikulatuta dauden 12 urtetik gorako ikasleak bideo bat aurkeztera gonbidatzen dituzte, STEAM lanbideak ikusarazteko helburuarekin. Piezek minutu bateko iraupena izan beharko dute gehienez.
Parte-hartzea banakakoa edo taldekoa izan daiteke, parte hartzen duten ikasle guztien izenak adierazita. Bi modalitateetan, gehienez hiru bideo aurkeztu ahal izango dira guztira.
Parte hartu ahal izateko, honako formulario hau bete behar da (IKUSI FORMULARIOA), eta www.neskup.eus/eu/ orrian ere eskura daiteke. Parte-hartzaileak adingabeak badira, gurasoen edo tutoreen baimena izan beharko dute, banakako modalitatean parte hartzen badute, edo ikastetxeko zuzendariarena, parte hartzen duena gela bateko taldea bada.
Deitzaileetako kideek osatutako epaimahaiak bere mezua baloratuko du, bai formari dagokionez, bai edukiari dagokionez. Honako alderdi hauek hartuko dira kontuan: originaltasuna, mezuaren egokitasuna, sentsibilitatea eta lehiaketaren helburuetara egokitzea. Antolakuntzak epaimahaiaren erabakia jakinaraziko die irabazleei, irabazleek emandako harremanetarako bitartekoen bidez, eta maiatzaren 8tik aurrera argitaratuko da neskup.eus webgunean.